Elene eta Nahiak hatz puntekin ukitu dute gimnasia erritmikoko Espainiako txapelketako podiuma
Elene eta Nahiaren kronika:
Azaroaren 26an gimnasia erritmikoko Espainiako txapelketan parte hartu genuen, Valladoliden. Oinarrizko kadeteak izanik, gure mailan 128 taldek izan genuen parte hartzeko aukera, eta 4. postua eskuratu genuen guk, nahiz eta azkenengo momentura arte 3. postuan egon. Gimnasiako taldeak bostkoteak izaten dira normalean eta, denboraldi honetan, bost uztairekin aritu gara txapelketetan parte hartzen.
Gu txikitatik hasi ginen gimnasia erritmikoa egiten, 5-6 urte ingururekin. Hasieran, Bergarako Ariznoa Elkartean entrenatzen genuen, baina aukera berrien bila, Eibarko Ipuruako klubera joan ginen entrenatzera orain dela 3 urte inguru. Eibarren, maila baxukoak ginen hasieran, baina aukera gehiago izateaz gain, hobeto entrenatzen hasi ginen.
Egindako esfortzuari esker, konturatu ginanerako mailaz igo ginen 2021eko udan, eta harrez geroztik denbora gehiago eskaintzen diogu kirol honi: astean 6 ordu entrenatzeatik, 12 ordu entrenatzera igaro gara, eta asteburu guztietan izaten ditugu txapelketak. Bide horretan, Espainiako txapelketara joatea izugarrizko esperientzia izan da guretzat. Gure lehen aldia izanik, oso ondo pasa genuen eta asko ikasi genuen. Valladoliden geuden bitartean, oso urduri geunden, baina, azkenean, izugarri disfrutatu genuen esperientziaz. Hurrengo txapelketarako gogotsu gaude, irabazteko asmoz!