50 urte | Maiatzaren 28ko jaia antolatzen hasi gara!
Guraso eta irakasle talde ederra elkartu gara azpi-taldeak osatu eta 50. urteurrena ospatzeko jaia antolatzeko.
Ekonomia-autogestioa, haurrentzako eskaintza, kale-animazioa, txosna eta herri bazkaria, kontzertuak eta komunikazioa; lan-talde horiek osatu ditugu ardurak banatzeko. Azpi-batzorde bakoitzak koordinatzaile bat izendatu du, eta horiek osatuko dute 50. urteurreneko koordinazio-taldea.
Gorde agendan maiatzaren 28a, ederra egingo dugu-eta!