945 euro batu ditugu Txernobilen Lagunak elkartearentzat

LHko 6. mailako ikasleok azoka solidarioa antolatu dugu 2. ebaluazioa amaitzeko egin dugun diziplinarteko proiektuaren baitan.

"Azoka solidario bat antolatu behar duzue beharra duen talde bati laguntza eskaintzeko". Horixe da LHko 6. mailako ikasleok 2. ebaluazioa amaitzeko egin dugun diziplinarteko proiektuaren muina. Lehenik eta behin, zein talde lagundu erabaki dugu, eta aho batez adostu dugu Txernobilen Lagunak elkartearekin harremanetan jartzea. Ondoren, azoka antolatzeko lanak bete ditugu: materiala jaso, sailkatu, kalkuluak egin, komunikatu... Eta, azkenik, azoka bera gauzatu dugu, esperientzia ederra izan da!

Mila-mila esker ekarpena egitera gerturatu zareten guztioi, zuen laguntzarik gabe ezinezkoa izango litzateke! Gora elkartasuna!