Astrobehaketa Gorlako gailurretik

Eguraldia lagun, DBH 3. mailako Astronomiako ikasleak Gorlan izan gara zerua behatzen.

 

Urteroko ohiturari jarraituz, DBH 3. mailako Astronomiako ikasleok astrobehaketa egin genuen astearte gauean. Talde ederra batu ginen, hainbat gurasoren jakinmina piztu eta guztiok igo baikinen Gorlara. Zortea izan genuen, zerua zoragarri topatu baikenuen; behaketa egoki egiteko osagai guztiak bildu genituen! Gehienok bizitzan lehenengo aldiz egin genuen horrelako ekintza bat, eta txundituta gelditu ginen ikusi genuenarekin; azpimarratzeko, Saturno eder-eder ikusi genuen!