Skip to main content

AskHezi aurkeztu dugu, dibertsitate funtzionala duten haur eta gazteentzako plataforma

Ikastolen Elkarteak euskarazko diktaketa-sistema berria aurkeztu du Sortzen Elkartearekin batera, hainbat ikasleren idazketa-prozesua errazteko eta inklusibitatea sustatzeko. Aranzadi Ikastolako hainbat ikaslek ere parte hartu dute proiektuan.

Euskarazko diktaketa-sistema berria dugu esku artean, dibertsitate funtzionala duten haur eta gazteentzako lagungarri. Orai NLP adimen artifizialeko zentroak, Euskal Herriko Ikastolen Elkarteak, Seaskako Integrazio Batzordeak eta Nafarroako Sortzen Elkarteak bultzatutako proiektua da, Languneren aholkularitzarekin eta ‘Euroeskualdeko hiritartasuna’ eta SPRIren dirulaguntzekin babestua. Haurren ahotsekin funtzionatzeko entrenatu da adimen artifizialeko sistema da, eta Aranzadi Ikastolako hainbat ikaslek ere parte hartu dute proiektuan, irakasleen laguntzaz esaldiak grabatu eta plataforma elikatuz.

Sistema oso baliagarria izango da desgaitasun motorrak dituzten haur eta gaztetxoen ikasketa-prozesuan, izan ere, euskarazko idazlanak egin ahal izango dituzte tekleatu beharrik izan gabe, testua hizketa bidez diktatuta. Euskaraz esandakoa transkribatu egiten du, eta hizketa bidezko komandoak erabiliz egin daitezke aldaketak edo zuzenketak. 

Hizkuntza- eta hizketa-teknologiak oso baliagarriak dira hezkuntzaren munduan ikasle guztien inklusibitatea lortzeko bidean. Ikastetxeetako egunerokoan erabiltzen diren sistema eragileek, ofimatika programek edo onlineko zerbitzu gehienek integratuta dauzkate hizketaren sorkuntzako, itzulpen automatikoko eta hizketaren ezagutza automatikoko sistemak, baina horietako gehienak ez dira erabilgarri euskaraz, eta ez daude haurren ahotsetarako prestatuta. 

 

Euskarazko hizketa testu bihurtzeko garatutako tresnak haurren ahotsetara egokitzeko eta eredu neuronalak entrenatzeko, Euskal Herri osoko zenbait ikastola (EHI) eta Nafarroako zenbait eskola publikoetako 479 ikasleren ahotsak grabatu dira: 70.000 grabaketatik gora egin dira. Tartean, Aranzadi Ikastolako 12 ikaslerenak.

 

Hurrengo erronka da sistema martxan jartzea. Plataforma garatuta dago, baina ez da ordenagailuan instalatuta soilik dabilen zerbait. Hizketa-teknologietako eta adimen artifizialeko tresna hauek sare neuronaletan oinarritzen dira eta sare neuronal horiek ordenagailu ahaltsuak behar izaten dituzte. Plataforma bera hainbat haur edo gaztek aldi berean erabili behar badute, horrek azpiegitura bat eskatzen du, zerbitzariak behar dira horretarako. 

Behar bereziak dituzten umeen gurasoek eskatuta jarri zen AskHezi proiektua martxan, eta itxaropentsu gaude tresna berriarekin. AskHeziren sustatzaileok (Ikastolen Elkarteak, Seaskako Integrazio Batzordeak eta Sortzen Elkarteak) balio handia ematen diogu proiektua aurrera ateratzeko izan dugun lankidetzari: “Euskal Herriko hiru lurralde administratiboetako ikastoletako eta sare publikoko hainbat ikastetxek bultzatuta, lankidetzan aritu gara behar berezi bat daukaten haurrek euskaraz ikasteko duten eskubidea bermatzeko lanean”.

Orokorra

Iazko estreinaldi arrakastatsuaren ostean, Bergarako Orientazio Probak bigarren urtez bete ditu herriko kaleak ilusioz eta kirol giroz. Guztira, 396 lagunek hartu dute parte aurtengo edizioan, 96 taldetan banatuta.…

Orokorra

Aurkezpen-ekitaldia azaroren 27an izango bada ere, lekukoa Aranzadi Ikastolan dugu dagoeneko. Gipuzkoako ikastolen izenean eta Euskal Herriko ikastola guztiekin elkarlanean, 50. urteurren gogoangarria antolatzera goaz.

Orokorra

Aranzadi Ikastolako irakasle izandakoa ekarri dugu gogora Itxumendin, haren omenezko totemaren inaugurazioan. Familia, lagun eta gertukoak elkartu gara, Manuren oroimena bizirik eusteko eta hark astronomiarekiko zuen…

Orokorra

Bigarren ikasturtez ari gara Ikastolen Elkarteko pedagogia-aholkularitza jasotzen, eta bide honetan, hainbat ikaskuntza-eredu bisitatzeko aukera izan dugu. Anoeta baino lehen, Orioko Herri Ikastolan eta Oñatiko Txantxiku…