Skip to main content

Euskarazko diktaketa-sistema berria dugu esku artean, dibertsitate funtzionala duten haur eta gazteentzako lagungarri. Orai NLP adimen artifizialeko zentroak, Euskal Herriko Ikastolen Elkarteak, Seaskako Integrazio Batzordeak eta Nafarroako Sortzen Elkarteak bultzatutako proiektua da, Languneren aholkularitzarekin eta ‘Euroeskualdeko hiritartasuna’ eta SPRIren dirulaguntzekin babestua. Haurren ahotsekin funtzionatzeko entrenatu da adimen artifizialeko sistema da, eta Aranzadi Ikastolako hainbat ikaslek ere parte hartu dute proiektuan, irakasleen laguntzaz esaldiak grabatu eta plataforma elikatuz.

Sistema oso baliagarria izango da desgaitasun motorrak dituzten haur eta gaztetxoen ikasketa-prozesuan, izan ere, euskarazko idazlanak egin ahal izango dituzte tekleatu beharrik izan gabe, testua hizketa bidez diktatuta. Euskaraz esandakoa transkribatu egiten du, eta hizketa bidezko komandoak erabiliz egin daitezke aldaketak edo zuzenketak. 

Hizkuntza- eta hizketa-teknologiak oso baliagarriak dira hezkuntzaren munduan ikasle guztien inklusibitatea lortzeko bidean. Ikastetxeetako egunerokoan erabiltzen diren sistema eragileek, ofimatika programek edo onlineko zerbitzu gehienek integratuta dauzkate hizketaren sorkuntzako, itzulpen automatikoko eta hizketaren ezagutza automatikoko sistemak, baina horietako gehienak ez dira erabilgarri euskaraz, eta ez daude haurren ahotsetarako prestatuta

 

Euskarazko hizketa testu bihurtzeko garatutako tresnak haurren ahotsetara egokitzeko eta eredu neuronalak entrenatzeko, Euskal Herri osoko zenbait ikastola (EHI) eta Nafarroako zenbait eskola publikoetako 479 ikasleren ahotsak grabatu dira: 70.000 grabaketatik gora egin dira. Tartean, Aranzadi Ikastolako 12 ikaslerenak.

 

Hurrengo erronka da sistema martxan jartzea. Plataforma garatuta dago, baina ez da ordenagailuan instalatuta soilik dabilen zerbait. Hizketa-teknologietako eta adimen artifizialeko tresna hauek sare neuronaletan oinarritzen dira eta sare neuronal horiek ordenagailu ahaltsuak behar izaten dituzte. Plataforma bera hainbat haur edo gaztek aldi berean erabili behar badute, horrek azpiegitura bat eskatzen du, zerbitzariak behar dira horretarako. 

Behar bereziak dituzten umeen gurasoek eskatuta jarri zen AskHezi proiektua martxan, eta itxaropentsu gaude tresna berriarekin. AskHeziren sustatzaileok (Ikastolen Elkarteak, Seaskako Integrazio Batzordeak eta Sortzen Elkarteak) balio handia ematen diogu proiektua aurrera ateratzeko izan dugun lankidetzari: “Euskal Herriko hiru lurralde administratiboetako ikastoletako eta sare publikoko hainbat ikastetxek bultzatuta, lankidetzan aritu gara behar berezi bat daukaten haurrek euskaraz ikasteko duten eskubidea bermatzeko lanean”.

Orokorra

Aranzadi Ikastolak, Euskal Herrian Euskarazek eta Jardun Euskara Elkarteak deituta, bergarar andana elkartu gara azken asteetan USaP probaren bueltan sortutako jarrera eta erabaki euskarafoboak salatzeko.

DBH

DBHko 1. mailako ikasleek Euskal Herriaren hegoaldea bisitatzeko parada izan dute ikasturte bukaerako egonaldian. Irteera soil bat izatetik urruti, Errigora egitasmoa, Tuterako Argia Ikastola eta Bardeak ezagutu dituzte.

DBH

Boletoen jabeek uztailaren 10a baino lehen jaso beharko dute saria 943 76 90 71 telefono-zenbakira dei eginda. Lehen saria Bedelkarreko bono bat izango da, eta bigarrena bertako produktuz osatutako saskia.

Orokorra

Kilometroak jaiak 50. edizioa ospatuko du aurten Lazkaon, 1977ko lehen jaiaren lekukoa berriro hartuz. Gure ikastolak hiru aldiz antolatu du jai hau Bergaran, eta datorren urtean berriro hartuko dugu erronka hori ilusioz.…