Pasar al contenido principal
Argazkia2024_25IkaslePromozioa

 

Bizitza ia osoa Ikastolan igaro ostean, hegan egiteko ordua iritsi zaie batxilergoa amaitu duten ikasleei. Gehienek atzean utzi dituzte azterketak eta Unibertsitatera Sartzeko Proba, eta gutxi batzuk azken txanpan murgilduta daude burubelarri.

Begi bistan dituzue uda luze eta ederra, etorkizun hurbila eta fase berri bat. Gozatu bizitza eta zoriontsu izan! Ikastolan jasotako guztiak zuen barrenean orbain eder bat utzi izana espero dugu. Datorren ikasturteko San Jolgorion epaimahai nahi zaituztegu!

Orokorra

Azken hilabeteotan Baxoa euskaraz egiteko eskubidearen alde egindako mobilizazioek fruituak eman dituzte. Frantziako Hezkuntza Ministerioak baieztatu duenez, 2028tik aurrera ikasleek Baxoko zenbait proba euskaraz egiteko...

Orokorra

Bidelagun egitasmoa su geldoan, konpromisoz eta zaintza-ikuspegitik egituratutako proiektua da. Parte hartzen duten familiek gorpuzten dute eta, lehen aldiz, topaketa baten bueltan elkartu dira hainbat.

DBH

Sukaldaritza-lehaiketak bigarren edizioa izan du aurtengoa. Ekimenak talde-lana, sormena eta sukaldaritzarekiko grina sustatzen ditu helburu, eta esperientzia ederra izan dela aitortu dute gaztetxoek.

DBH

Debagoienean hamaika aukera dugu bioaniztasunaz, geologiaz eta, oro har, naturaz gozatzeko. DBHko 1. mailako ikasleek horretarako aukera izan dute Arantzazura egindako irteeran.