Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

Zuberoako maskaradak ikusten izan gara batxilergoko ikasleekin

Maulen pasa dugu asteburua bertako herri antzerkia eta euskara ezagutzeko asmoz.

maskaradak1

Euskal Herriaren admnistrazio-muga gainditu eta maskaradak ikustera joan gara batxilergoko 2. mailako 30 ikasle eta hainbat irakasle. Asteburua pasa dugu Zuberoako hiriburuan, euskal kulturan sakondu eta bertako herritarrekin harremanak estutzen.

Ikastolen erreferentzia esparrua Euskal Herria denez, garrantzitsua da ikasleek mugaz bestaldeko errealitatea eta euskalkiak ezagutzea. Helburu horrekin, azken ikasturteetan DBH eta batxilergoko irakasle-taldea irteera hau antolatzeko lanetan aritu da, eta aurten egikaritu da. 

Sohütako Gaztelaia eskola lo-lekutzat hartuta, eskerrak eman nahi dizkiegu lagundu gaituzten zuberotar guztiei, harrera bikaina egin baitigute Sohütako agintari eta herritarrek. Aurten Zalgize, Mendikota, Ozaze eta Iruriko gazteei egokitu zaie maskaradak jokatzea, eta plazera izan da beraiek ere ezagutzea.

Itzuliko gara, ziur!

Orokorra

Seaskako ordezkariek jakinarazi dute ostegun honetan bilduko direla Bordelen errektoretzako arduradunekin, azterketak euskaraz egiteko eskubidearen aldeko aldarria helarazteko.

DBH

DBHko 1. mailako ikasleok gure herriko eta inguruetako paisaiak ezagutzeko ibilaldia egin dugu. Eguraldia lagun, errepikatzeko moduko goiza pasa dugu.

Orokorra

Beste urte batez, Nafarroa hegoaldeko kalitatezko elikagaiak zuzenean ekoizleen eskutik eskuratzeko aukera zabaldu du Errigora egitasmoak. Eskaerak egiteko epea otsailaren 26tik martxoaren 18ra arte egongo da zabalik.

Orokorra

Esperientziak, kezkak, egiteko moduak eta beste partekatzeko foroa izango da, saio praktikoa eta gurasoen beharretatik abiatutakoa, haurren heziketari talde-begirada eta -babesa eskaintzeko asmoz.