Skip to main content

Zuberoako maskaradak ikusten izan gara batxilergoko ikasleekin

Maulen pasa dugu asteburua bertako herri antzerkia eta euskara ezagutzeko asmoz.

maskaradak1

Euskal Herriaren admnistrazio-muga gainditu eta maskaradak ikustera joan gara batxilergoko 2. mailako 30 ikasle eta hainbat irakasle. Asteburua pasa dugu Zuberoako hiriburuan, euskal kulturan sakondu eta bertako herritarrekin harremanak estutzen.

Ikastolen erreferentzia esparrua Euskal Herria denez, garrantzitsua da ikasleek mugaz bestaldeko errealitatea eta euskalkiak ezagutzea. Helburu horrekin, azken ikasturteetan DBH eta batxilergoko irakasle-taldea irteera hau antolatzeko lanetan aritu da, eta aurten egikaritu da. 

Sohütako Gaztelaia eskola lo-lekutzat hartuta, eskerrak eman nahi dizkiegu lagundu gaituzten zuberotar guztiei, harrera bikaina egin baitigute Sohüta eta Mauleko agintari eta herritarrek. Aurten Zalgize, Mendikota, Ozaze eta Iruriko gazteei egokitu zaie maskaradak jokatzea, eta plazera izan da beraiek ere ezagutzea.

Itzuliko gara, ziur!

Orokorra

Aranzadi Ikastolak, Euskal Herrian Euskarazek eta Jardun Euskara Elkarteak deituta, bergarar andana elkartu gara azken asteetan USaP probaren bueltan sortutako jarrera eta erabaki euskarafoboak salatzeko.

DBH

DBHko 1. mailako ikasleek Euskal Herriaren hegoaldea bisitatzeko parada izan dute ikasturte bukaerako egonaldian. Irteera soil bat izatetik urruti, Errigora egitasmoa, Tuterako Argia Ikastola eta Bardeak ezagutu dituzte.

DBH

Boletoen jabeek uztailaren 10a baino lehen jaso beharko dute saria 943 76 90 71 telefono-zenbakira dei eginda. Lehen saria Bedelkarreko bono bat izango da, eta bigarrena bertako produktuz osatutako saskia.

Orokorra

Kilometroak jaiak 50. edizioa ospatuko du aurten Lazkaon, 1977ko lehen jaiaren lekukoa berriro hartuz. Gure ikastolak hiru aldiz antolatu du jai hau Bergaran, eta datorren urtean berriro hartuko dugu erronka hori ilusioz.…