Pentsiodunekin ikasten

Euren aldarrikapenen berri jasoz, ikasgelan lantzen ari garen entitate publikoen funtzioaren gaia beste ikuspegi batetik landu dugu.

 

Astelehenean batxilergoko lehen mailako Ekonomiako ikasleak herriko plazan egin zen pentsiodunen elkarretaratzera hurbildu ginen. Euren aldarrikapenen berri jasoz, ikasgelan lantzen ari garen entitate publikoen funtzioaren gaia beste ikuspegi batetik landu genuen. Gainera, Azaroaren 25eko ekintzen programaren barruan, emakume helduenganako indarkeriaren kontra batzeko aukera izan genuen. Gure eskerrik zintzoena bilduta zeuden guztiei, egin ziguten harrera beroagatik eta euren mobilizazioaren arrazoiak eta helburuak azaltzeagatik.