Skip to main content

Gaurkoan ezohiko argazkia izan dugu: aiton-amona talde ederrak hartu du Ikastola. Bilobak urduri baina pozez, helduek beraiei eta beraien lagunei erakutsi die hainbat joko tradizional: kartak, kromoak, txapak, tortolosak... 

Transmisioan eragiteko ekintza izan da, herriko hainbat eragilek elkarlanean antolatua. Aiton-amonekin batera jokoak etxean ikasi, eta Ikastolan elkartu dira gaur, topaleku ederra eraikiz.

Argazki ederrak utzi ditu gaurkoak. Hemen dituzue ikusgai: 

Belaunaldien arteko eguneko irudi-bilduma

Orokorra

2026-2027 ikasturtetik aurrera, Inika plataforma erabiliko dugu gure arteko komunikaziorako eta eguneroko kudeaketarako. Irailaren 1etik aurrera, orain arte Alexiaren bidez egiten ziren komunikazio eta kudeaketa nagusiak…

Orokorra

Aranzadi Ikastolak, Euskal Herrian Euskarazek eta Jardun Euskara Elkarteak deituta, bergarar andana elkartu gara azken asteetan USaP probaren bueltan sortutako jarrera eta erabaki euskarafoboak salatzeko.

DBH

DBHko 1. mailako ikasleek Euskal Herriaren hegoaldea bisitatzeko parada izan dute ikasturte bukaerako egonaldian. Irteera soil bat izatetik urruti, Errigora egitasmoa, Tuterako Argia Ikastola eta Bardeak ezagutu dituzte.

DBH

Boletoen jabeek uztailaren 10a baino lehen jaso beharko dute saria 943 76 90 71 telefono-zenbakira dei eginda. Lehen saria Bedelkarreko bono bat izango da, eta bigarrena bertako produktuz osatutako saskia.