Pasar al contenido principal

Gaurkoan ezohiko argazkia izan dugu: aiton-amona talde ederrak hartu du Ikastola. Bilobak urduri baina pozez, helduek beraiei eta beraien lagunei erakutsi die hainbat joko tradizional: kartak, kromoak, txapak, tortolosak... 

Transmisioan eragiteko ekintza izan da, herriko hainbat eragilek elkarlanean antolatua. Aiton-amonekin batera jokoak etxean ikasi, eta Ikastolan elkartu dira gaur, topaleku ederra eraikiz.

Argazki ederrak utzi ditu gaurkoak. Hemen dituzue ikusgai: 

Belaunaldien arteko eguneko irudi-bilduma

DBH

Boletoen jabeek uztailaren 10a baino lehen jaso beharko dute saria 943 76 90 71 telefono-zenbakira dei eginda. Lehen saria Bedelkarreko bono bat izango da, eta bigarrena bertako produktuz osatutako saskia.

Orokorra

Kilometroak jaiak 50. edizioa ospatuko du aurten Lazkaon, 1977ko lehen jaiaren lekukoa berriro hartuz. Gure ikastolak hiru aldiz antolatu du jai hau Bergaran, eta datorren urtean berriro hartuko dugu erronka hori ilusioz....

Orokorra

Azken hilabeteotan Baxoa euskaraz egiteko eskubidearen alde egindako mobilizazioek fruituak eman dituzte. Frantziako Hezkuntza Ministerioak baieztatu duenez, 2028tik aurrera ikasleek Baxoko zenbait proba euskaraz egiteko...

Orokorra

Bidelagun egitasmoa su geldoan, konpromisoz eta zaintza-ikuspegitik egituratutako proiektua da. Parte hartzen duten familiek gorpuzten dute eta, lehen aldiz, topaketa baten bueltan elkartu dira hainbat.