Ate-joka dugu Euskaraldia!

Azaroaren 18tik abenduaren 2ra ilusioz, arduraz, gogoz eta emozioz ekingo diogu ariketari. Kaleak beteko ditugu berriz ere, euskaraz hitz egitea inoiz baino errazagoa izan dadin.

Aranzadi Ikastolak eman du izena erakunde gisa; orain, komunitateko kide guztiok animatzen zaituztegu parte hartzera! Sartu www.euskaraldia.eus web-orrian, aukeratu zure rola (ahobizi edo belarriprest) eta eman izena!