Erronkari eutsi diogu Kilometroak jai eraberrituan

Ibarran ospatu genuen Gipuzkoako ikastolok aurtengo Kilometroak jaia. Ospakizunaren eredua eraldatu badugu ere, helburu bera izaten jarraitzen du: euskarari plaza bat eskaintzea.

Urtero legez, bertan izan ginen DBHko ikasle talde bat Errokan parte hartzen! Gipuzkoako gainerako ikastoletako ikasleen aurka lehiatu ginen, eta ederki pasa genuen!