San Joxepe elkartearen Kulturaldian parte hartu dugu

Bergarako Jubilatu eta Pentsiodunen Elkarteko kideekin solasten aritu gara, eta sariekin itzuli gara etxera!

Lehen Hezkuntzako 3. mailako ikasleok San Joxepek antolatutako Kulturaldian parte hartzeko aukera izan dugu herriko beste ikastetxeetako ikasleekin batera. Interesgarria izan da adineko jendearekin sortutako solasaldia, eta sorpresa bat ere izan dugu: zozketa bidezko sari-banaketa antolatu digute!