Skip to main content

Aranzadi Ikastolako ikasleak fin aritu dira Gaztetxef lehiaketan

Ikastolako ikasleek protagonismo handia izan dute Bergarako Gaztetxef sukaldaritza-lehiaketan. Esperientzia ederra izan da, eta sariak etxera ekartzea ere lortu dute. Ekimenak talde-lana, sormena eta sukaldaritzarekiko grina sustatzen ditu helburu.

Irudia: goiena.eus

Jardun Euskara Elkarteak eta Elikaeneak elkarlanean antolatuta egitasmo berria da Gaztetxef. Hain zuzen ere, talde-lanaren eta sormenaren bidez, gazteak sukaldaritzara gerturatzea du helburu. Aranzadik, egitasmoaren berri izatean, garrantzia handia eman eta ikasleen parte hartzea sustatu du, eta baita lortu ere: 24 parte-hartzaileetatik 22 Aranzadiko DBHko 1. mailako ikasleak izan dira.

 

Gaztetxoak urduri baina ilusioz beterik aritu dira sukaldaritza-lehiaketan. Ez dute erronka makala izan: ordubeteko epean, epaimahaia goxatzeko platerak prestatu dituzte, Elikaeneak eskainitako produktu ederrekin. Udalaren babesa izan du ekimenak, eta aukera polita izan da gazteek taldean lan egin, sormena garatu eta sukaldaritzaz gozatzeko.

Aranzadi Ikastolak garrantzia handia ematen dio herriko ekimenetan parte hartzeari, eta pozez hartu du Jardun eta Elikaeneak antolatutako proiektu inspiratzailea.

Lehiaketa giro ezinhobean gauzatu da Gaztetxef, eta epaimahaiak hainbat irizpide izan ditu kontuan platerak baloratzeko: aurkezpena, zaporea, jatorrizko osagaien erabilera eta talde-lana izan dira gako nagusiak. Gaztetxoek lan bikaina egin dute, eta agerian utzi dute sukaldaritza gazteen artean ere praktika daitekeela, pasioz eta gogotsu.

Finalean Krokodilo taldea izan da garaile; Paule, Lur, Maite eta Malenek osatutako laukoteak lortu du lehen saria. Bejondeizuela, gazteak! Eta zorionak parte hartzaile guztioi, plazera da herrian antolatzen diren dinamiketan parte hartzeko erakutsi duzuen grina.

Segi gozatzen eta herria egiten!

goiena.eus 

Orokorra

Aranzadi Ikastolak, Euskal Herrian Euskarazek eta Jardun Euskara Elkarteak deituta, bergarar andana elkartu gara azken asteetan USaP probaren bueltan sortutako jarrera eta erabaki euskarafoboak salatzeko.

DBH

DBHko 1. mailako ikasleek Euskal Herriaren hegoaldea bisitatzeko parada izan dute ikasturte bukaerako egonaldian. Irteera soil bat izatetik urruti, Errigora egitasmoa, Tuterako Argia Ikastola eta Bardeak ezagutu dituzte.

DBH

Boletoen jabeek uztailaren 10a baino lehen jaso beharko dute saria 943 76 90 71 telefono-zenbakira dei eginda. Lehen saria Bedelkarreko bono bat izango da, eta bigarrena bertako produktuz osatutako saskia.

Orokorra

Kilometroak jaiak 50. edizioa ospatuko du aurten Lazkaon, 1977ko lehen jaiaren lekukoa berriro hartuz. Gure ikastolak hiru aldiz antolatu du jai hau Bergaran, eta datorren urtean berriro hartuko dugu erronka hori ilusioz.…