Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa
HH

Gurasoek seme-alabak hezteko bidean dituzten interes eta zalantzak elkarbanatzea, familiaren eta Ikastolaren artean hezkuntza ulertzeko modua partekatzea eta familien foroa sortzea dira ekimenaren helburu nagusiak.

Orokorra

Lankidetzaren fruitu diren materialak jada eskuragarri daude Korrikaren webgunean, Euskal Herriaren luze-zabalean balia daitezen. Ikastola, eskola zein euskaltegietan erabiltzeko pentsatuta daude, euskararen erabilera sustatzeko eta euskal kultura ikasgelara eramateko.

Orokorra

Euskararen eta ikasleen eskubideen aldeko une erabakigarrian, “Baxoa Euskaraz” eskubidea bermatzeko mobilizazioa deitu dute Seaskak eta Ikastolek, atzerapauso larriak izan direla salatuz. Hala, urtarrilaren 24an Baionan manifestatzera deitzen dugu Aranzadiko komunitate osoa, euskararen etorkizuna eta hezkuntza-ibilbidea defendatzeko.

DBH

Gizarteko eskoletan Erdi Aroa lantzearekin bat, Iruñeko eta Nafarroako Erresumak izan ditugu aztergai DBH 2ko ikasleekin. Gaia borobiltzeko, Amaiurko museoa, gaztelua eta errota bisitatu ditugu.

Agenda

LH 4-5 | Prestakuntza gurasoentzat: heziketa emozionala eta teknologia
Areto nagusia

18:00 - 19:30
Bergarako Prebentzio Mahaiarekin elkarlanean, aurten ere bizitzarako trebetasunak lantzeko prestakuntza-plana gauzatzen ari gara Ikastolan. 360 graduko ikuspegia du: ikasleak, profesionalak eta gurasoak.


LH 4 eta 5eko ikasleek heziketa emozionalaren eta teknologiaren inguruko lanketa egin dute Sasoia elkarteko profesionalekin. Orain gurasoen txanda da, ezinbestekoa baita etxean ere gaia landu eta norabide bera finkatzea.

Oles eguna
Herrilagunak kalea


Ikastolan elkartu eta batera aterako gara guztiok, baserritarrez jantzita eta hurritz-makilaz lurra esnatuko dugu!

 


Helduen taldea berreskuratzen jarraitu nahi dugu, aters gaitezen kantura, iluntze pasa ederra egingo dugu tabernaz taberna, gaurkotutako abestiak abestuz.

LH 6 | Prestakuntza gurasoentzat: aldaketarako prestatzen
Areto nagusia

18:00 - 19:30
Bergarako Prebentzio Mahaiarekin elkarlanean, aurten ere bizitzarako trebetasunak lantzeko prestakuntza-plana gauzatzen ari gara Ikastolan. 360 graduko ikuspegia du: ikasleak, profesionalak eta gurasoak.


LH 6ko ikasleek, Sasoia elkarteko profesionalen laguntzaz, adostasun soziala eta talde-presioa landu dute, beti ere kontsumoen hasierarekin lotuta. Orain gurasoen txanda da, ezinbestekoa baita etxean ere gaia landu eta norabide bera finkatzea.

Batzar Orokorra
Areto nagusia

18:00
Artezkaritza Kontseiluak urteko Batzar Orokorrera deitu ditu kooperatibako bazkide diren guraso eta profesional guztiak. Pasa den urteko pedagogia- eta ekonomia-memoria aurkezteaz bat,


urte berrirako egitasmoa eta aurrekontua onartuko dira. Ikastolaren erabaki-organo gorena da, informazioa eta erabakia herritarron esku egon daitezen.