'Haurren aurrean helduak heldu' kanpaina

Guraso, zaintzaile, lagun, senide eta bestelako hezitzaileen arteko euskarazko praktikak sustatzeko ekimena da.

Udazkenean gure herrian aurrera eramango den ekimen baten berri eman nahi dizuegu, eta, bide batez, parte hartzera animatu. Aurtengo azaroaren 22tik abenduaren 5era bitartean, 0 - 12 urte bitarteko umeekin harreman zuzena duten eta hizkuntza transmisioan zein eredugarritasunean eragina duten guraso, hezitzaile, lagun helduak, zaintzaile eta bestelako senideok zuon arteko (hau da, helduon arteko) hizkuntza-praktikak aldatzeko eta euskara gehiago erabiltzeko aktibazio ekimena izango da.

Haurren aurrean helduok heldu ekimena Euskal Herri osoan zehar gauzatuko da, Euskaltzaleen Topaguneak koordinatuta eta herriko udal, euskara elkarte, ikastetxe eta abarren laguntzarekin. Informazio gehiago duzue  www.topagunea.eus web-orrian.

Ekimenak irauten duen bi asteetan zehar ekintza ezberdinak antolatuko dira aktibazioan eragiteko helburuarekin. Ekintza horiek haur eta helduei bideratuta egongo dira, eta derrigorrezkoa izango da haur bakoitzak heldu batekin parte hartzea.

  • Azaroak 23, asteartea: 17:15etik 18:15era Jolaslekua ikastetxeko patioan.
  • Azaroak 28, igandea: 11:00etatik 13:00ra Domekak familian gozatzen Oxirondoko aisialdi gunean.
  • Abenduak 2, osteguna: 17:15etik 18:15era Jolaslekua ikastetxeko patioan.
  • Abenduak 5, igandea: 11:00etatik 13:00ra Domekak familian gozatzen Oxirondoko aisialdi gunean.
  • OHARRAK
    • Ekintza horiek HH 4tik LH 2ra bitarteko haurrei eta beraiekin parte hartuko duten helduei bideratuta daude.
    • Derrigorrezkoa da haur bakoitzak heldu batekin parte hartzea.
    • Euria eginez gero, Jolaslekuak ikastetxeko patioan egin ordez San Martin plazako arkupetan egingo dira.

Animatu parte hatzera! Astindu ditzagun hizkuntza ohiturak!

 

Haurrak hari zuzenean egiten zaion modutik ez ezik, ingurukoek beren artean egiten duten modutik ere ikasten du hizkuntza eta berau erabiltzeko arau soziala:

Euskararen erabilera ohikoa, bat-batekoa eta berezkoa duten haurrak, aise mintzatu eta hizketan eroso arituko direnak nahi baldin baditugu, hizkuntza portaera parekoak ikustea eta ikastea garrantzitsua da:

Euskaldunekin euskaraz egitearen ohitura eta nahia sozializatzeko, koherenteak izan behar dugu eta eredugarri jokatu: