Pasar al contenido principal
Irudia
SalbatoreMitxelena_Zarautz

Hezkuntza Sailak zigor ekonomikoa ezarri dio Zarauzko Salbatore Mitxelena Ikastolari, eta titularretatik harago, garrantzitsua da pasa denaren inguruko informazio osoa izatea. Honakoa da gertatutakoa:

  1. Hezkuntza Lege berriaren baitan, 2023-24 ikasturterako matrikulazio aginduan Hezkuntza Sailak ikasleen onarpenerako baldintzak aldatu egin zituen, eta ikasle zaurgarriak herriko ikastetxeetan modu orekatuan banatzeko prozedura jarri zuen martxan. Argi utzi nahi dugu Zarauzko Ikastolak jasotako isunak ez duela zerikusirik neurri horrekin, ikastolok hasiera-hasieratik neurria begi onez ikusi eta errespetatu egin baitugu, nahiz eta prozedura ez den batere gardena izan eta ez den zuzen aplikatu herri batzuetan.

  2. Zarautzen 4 ikastetxe daude, eta aldaketa txiki batzuk gorabehera, urtero antzeko matrikulazio-ehunekoak izaten dira: herriko familien %30ak egiten du Ikastolaren alde.

  3. Ordura arteko plangintzan, HHko maila bakoitzerako 3 gela zituen itunduta Ikastolak, baina urte horretan, arrazoi aparenterik gabe, Hezkuntza Sailak 2 lerrotara mugatu zuen HH 2rako itun-kopurua.

  4. Zarautzen aurreko ikasturtean baino 20 ume gehiago zeuden matrikula egiteko adinean. Datu objektibo hori kontuan izanik eta urteroko ehunekoari eutsiz gero, 3 gela izateko adina matrikula-eskaera izatea aurreikusten zuen Ikastolak. Eta hala izan zen, 55 familiek egin zuten eskaera, herriko %30.

  5. Erreklamazio eta alegazio segida amaiezin bati eman zitzaion hasiera. Ikastolak, Ikastolen Elkarteak, ikastolatik kanpo geratuko ziren familiek eta Ikastolako gainerako familiek hainbat bidetatik eskatu zioten Hezkuntza Sailari egindako planifikazio akatsa zuzentzeko.

  6. Matrikula-prozesu horretan, Hezkuntza Sailak erabaki zuen 8 familia Ikastolatik kanporatzea. Administrazio-bidea jorratzen jarraitu arren, egoerari aurrez aurre heltzeko unea iritsi zitzaion Zarauzko Ikastolari.

  7. Hezkuntza Sailak kanporatutako familiek ikastolako komunitatearen parte izateko nahia berretsi zuten, eta bilera amaiezinen ondoren, eta Ikastolen Elkartearen babesarekin, Zarauzko Ikastolako komunitateak (544 familia) erabaki zuen gure komunitatearen eta proiektuaren parte izan nahi zuen orori ateak zabaltzea.

  8. 2024-2025 ikasturterako matrikulazioan, bigarren saiakera bat egin zuten familia horiek, eta kasu hartan 55 izan beharrean, 58 izan ziren Zarauzko Ikastola hautatu zutenak. Berriz ere alferrikako erreklamazio eta alegazio sorta, baina Ikastolak bere bidea berretsi du; ez dizkio inoiz inori ateak itxi eta ez dizkio itxi nahi.

  9. Azken bi ikasturteotan, hainbat ikuskaritza egin dizkiete. Horietako ikuskapen batzuk gogorrak egin zaizkigu. Langileak, gurasoak eta haurrak miatuak sentitu gara, zelatatuak, erregistratuak. Ikuskapen horren ondorioz, Hezkuntza Sailak Zarauzko Ikastola zigortzeko prozedura jarri zuen martxan.

  10. “Adiskidetze-mahaia” izena eman zioten bilera batera deitu zituzten (ez du ezer izan adiskidetzetik). Han, aldaketarik ia onartzen ez zuen proposamen itxi bat aurkeztu zieten. Eta prozedura horri amaiera eman berri diotelako egin dute aste honetan prentsaurrekoa.

EGUNGO EGOERA

  • Hezkuntza Sailak eta Zarauzko Ikastolak sinatu dutena ez da akordio bat, ume haiei, beraien familiei eta ikastolari berari kalte larriagoak ekiditeko ez baitzegoen hura sinatu beste aukerarik.

  • 8 familia horiek Zarauzko Ikastolan jarraituko dute, baina Ikastolak 140.000 euroko isuna ordaindu beharko du.

  • Prozedura hau etengabe errepika daiteke hainbat herritan, eta ezin dugu onartu, neurri arbitrario hauek Ikastolak ahultzeko estrategiaren baitan kokatzen dira. Bete dezatela dekretuan jasotzen dena, baina denokin modu berean.

IKASTOLON ADIERAZPENA

  1. Hezkuntza Sailak Zarauzko Ikastolarekin izandako zenbait jarrera eta jokabide onartezinak izan dira, bortizkeriaz tratatuak izan dira.

  2. 140.000 euroko isuna bidegabea dela, Ikastolak prozesu horretan ez baitu inolako diru-iruzurrik egin, inongo momentutan ez baitu ez-zegokion diru publikorik jaso.

  3. Lasai gaude Zarauzko Ikastolak hartutako erabakiarekin, eta pozik gaude 8 familia horiek Ikastolan jarraituko dutelako.

  4. Diruz zigortu dituzte, baina denon aurrean aurre egingo diogu, ikastolok beti erakutsi baitugu gaitasuna auzolanaren eta herrigintzaren bidez horrelako egoerei aurre egiteko.

 

Egoera salatzearekin bat, Salbatore Mitxelena babesteko diru-ekarpena egitea animatzen zaitgu:

  • Kontu korronte zenbakia: ES73 20955212109124867983

  • Bizum kodea: 10659

 

Ikastolak ahultzeko neurri honen aurrean, batu gaitezen! Gora Zarauzko Ikastola eta ongi etorriak ikastola-proiektuan hezi eta hazi nahi duten haur eta familia denak!

Orokorra

Convocados por Aranzadi Ikastola, Euskal Herrian Euskaraz y Jardun Euskara Elkartea, numerosos bergararras nos hemos reunido para denunciar las actitudes y decisiones euskarófobas surgidas en las últimas semanas en torno a...

DBH

El alumnado de 1º de ESO ha tenido la oportunidad de visitar el sur de Euskal Herria en la excursión de final de curso. Lejos de ser una simple salida, han conocido el proyecto Errigora, la Ikastola Argia de Tudela y las...

DBH

Las personas propietarias de los boletos deberán recoger el premio antes del 10 de julio llamando al teléfono 943 76 90 71. El primer premio será un bono de Bedelkar, y el segundo, una cesta compuesta por productos locales.

Orokorra

La fiesta Kilometroak celebrará este año su 50.ª edición en Lazkao, retomando el testigo de la primera fiesta de 1977. Nuestra ikastola ha organizado esta fiesta en tres ocasiones en Bergara, y el próximo año asumiremos de...