Azaroaren 10era arte eska daitezke Errigoraren saskiak
Hemen da berriz Nafarroa hegoaldeko uzta euskarari puzka kanpaina. Azaroaren 10era arte, hiru saski dituzu aukeran: beltza, berdea (ekologikoa) eta zuria. Dagoeneko jakin dakizun bezala, horien balioaren %25 Nafarroa hegoalde eta erdialdeko euskalgintzara bideratuko da.
Urteotan, udazkeneko kanpaina honekin lortutako diru-ekarpena ezinbestekoa izan da bertako ikastolek eta AEK-k herritarrak euskalduntzen jarrai dezaten eta sare publikoan gero eta guraso gehiagok D ereduaren aldeko hautua egin dezan. 2013tik 1.635.000 euro baino gehiago bideratu ditugu Nafarroa hegoaldean eta erdialdean euskaldunak sortzeko herritik jaiotako egitasmoak sustengatzera. Eta, aldi berean, diru-ekarpen hori sortzeko bidea elikadura-burujabetzara pausuak emateko baliatu dugu.
Bat egiteko garaia da aurtengo leloa. Lehenik, zonifikazioa gainditzeko garaia delako. Bigarrenik, Agerrean bereziki, euskararekin berradiskidetzeko eta euskararentzako aldekotasun berriak biltzeko garaia delako. Hirugarrenik, Agerreko euskaltzaleak bildu eta aurrerako bidea bateratzeko garaia delako. Eta laugarrenik, Nafarroarekin bat egiteko garaia dugulako euskal herritarrrok orohar, herri senez, euskarari mugak kentzeko eta elkarrekin aritzeko.
Beraz, saskiak eskatzera gonbidatzen zaitugu!
-
Eskaera egiteko bidea: www.errigora.eus
-
Eskaeria egiteko epea: azaroak 10.
OHARRAK:
-
Web-orriaren bidez erosketa egitea gauzatu behar da ordainketa, kreditu txartelarekin.
-
Saskiak Aranzadi Ikastolan bertan banatuko ditugu azaroa amaieran, gurasoek auzolanean.
Bat egin dezagun Nafarroako euskaldun eta euskaltzaleekin!