Pasar al contenido principal

Ikastolen jaien antolatzaile direnez gain, beste hainbatek hartu dugu parte 2025eko Liburu Ibiltarian. Ikastola bakoitzak istorioaren pasarte bat idatzi eta marraztu du, denon artean kontakizun eder bat sortuz. Balio handiko ekimena da, DBHko 3. mailako ikasleen sormena lantzeaz gain, mugaz gaindi, Euskal Herri osoko ehunka gaztek osatzen baitugu istorioa.

Aurtengo gaia Jaiak izan da, eta gazteek ideia horren bueltan osatu dute kontakizuna. Aranzadiko ikasleek ere utzi dute beraien aletxoa, eta sormena dantzan jartzeko dinamika ederra izan da. Astez aste eskuz esku aritu ostean, amaiera Bizkaian emango zaio, 2025eko Ibilaldia jaiaren antolatzaile den Galdakaoko Eguzkibegi Ikastolan hain zuzen.

Ikusi azken lau urteetako liburuak:

kilometroak.eus 

 

Irudia
LiburuIbiltaria_2025

 

Irudia
LiburuIbiltaria_Mapa_2025

 

 

 

 

Orokorra

Bidelagun egitasmoa su geldoan, konpromisoz eta zaintza-ikuspegitik egituratutako proiektua da. Parte hartzen duten familiek gorpuzten dute eta, lehen aldiz, topaketa baten bueltan elkartu dira hainbat.

DBH

Sukaldaritza-lehaiketak bigarren edizioa izan du aurtengoa. Ekimenak talde-lana, sormena eta sukaldaritzarekiko grina sustatzen ditu helburu, eta esperientzia ederra izan dela aitortu dute gaztetxoek.

DBH

Debagoienean hamaika aukera dugu bioaniztasunaz, geologiaz eta, oro har, naturaz gozatzeko. DBHko 1. mailako ikasleek horretarako aukera izan dute Arantzazura egindako irteeran.

Orokorra

Seaskako ikasleen erabakiaren eta Nafarroako ikastolen aurkako erasoaren aurrean, babesa eta atxikimendua adierazi nahi diegu euskararen alde eta euskarazko hezkuntzaren defentsan ari diren ikasle, familia eta hezkuntza...