Pasar al contenido principal

Ikastolen Elkarteak periferiako ikastolei eta komunitateei aitortza egiteko ekimena da Non eta Mugan. Ikasturte honetan Bastidan (Araba) ospatu da. Ikastola eta herrialde desberdinetako 14 eta 16 urte bitarteko ikasleak bildu ditu, eta besteak beste euskararen egoera soziolinguistikoa ezagutu, euskalki desberdinen arteko harremanak estutu, ikastolak Bastidan eta Arabar Errioxan duen eraginaren berri izan eta gazteen arteko harremanak estutzeko aukera izan dute. 

Periferian dauden ikastoletako eta aurtengo ikastolen jaien antolatzaile diren ikastoletako 14-16 urte bitarteko gazteen arteko trukaketa izan da. Honakoak bildu dira: Arabako San Bizente (Oion) eta Assa (Labarka), Bizkaiko Zubi Zaharra (Balmaseda), Nafarroako Argia (Tutera) eta Ipar Euskal Herriko Etxepare Lizeoa (Baiona). Haiekin batera, 2025eko ikastolen jaien antolatzaile diren ikastoletako ikasleak: Elgoibar, Paz de Ziganda (Atarrabia) eta Eguzkibegi (Galdakao).

Aurtengo Non eta mugan ospakizunak aisialdia izan du ardatz. Egungo gizarte-errealitateari erreparatuta, bistakoa dugu euskararen ezagutzak ez duela beti bermatzen erabilera, eta harenganako jarrera ona izateak ere ez dakarrela berarekin hiztun aktibo izatea. Errealitate hori ikastolen ibilbidean aspaldi nabarmendu bazen ere, egun are eta orokortuagoa ageri zaigu. 

Ikastolen Elkarteak aisiarekiko duen begirada bi norabidetan garatzen da: batetik, aisiak duen ezaugarri hezitzaile eta pedagogikoan eta, bestetik, komunitatearen baitan aisiak duen indar kohesionatzailean. Ikuskera hori xedetzat hartuta, ikastoletan garatzen diren aisia-ekimenetan bereziki erreparatzen zaio euskaraz bideratuak izateari eta euskal kulturan errotuta egoteari. 

Era berean, ahalegin berezia egiten du Ikastolen Elkarteak helburu eta osagai horiek gizartean antolatzen diren bestelako aisia-eskaintzetan ere txerta daitezen. Hala, ikastolen ahalegina soilik ez baino, gizarte osoarena izatera iritsi dadin; azken finean, bada ageriko ahalegin bat, ikastolaren eta gizartearen artean elkar elikatze esanguratsua gerta dadin. 

DBH

'Musikariak ikastetxean' programaren baitan, DBHko 4. mailako ikasleek musikari arrasatearraren ibilbidea ezagutzeko aukera izan dute. Solasaldi musikatua izan da, eta euskal musikan emakume feminista batek (izan)...

DBH

Liburu Ibiltaria deritzon egitasmoa ikastolen jaiek era bateratuan garatzen duten jarduera-programaren parte da. Ikasturte honetakoa bosgarren edizioa izango dugu; azaroan abiatu zen Labarkako (Araba) Assa Ikastolan, eta...

DBH

Ikastolako ikasleek protagonismo handia izan dute Bergarako Gaztetxef sukaldaritza-lehiaketan. Esperientzia ederra izan da, eta sariak etxera ekartzea ere lortu dute. Ekimenak talde-lana, sormena eta sukaldaritzarekiko grina...

Orokorra

Orain arte Ikastolak seme-alabak Aranzadin matrikulatzeko aukera eman dio herriko familia orori, ekonomia-ekarpena ez da traba izan. Halere, hurrengo ikasturtetik aurrera modu antolatuan egingo du, ekonomia-autokudeaketan...