Pasar al contenido principal
euskal_selekzioa_ofizialtasuna

Lehiaketak bost kategoria izan ditu: HH, LH, DBH, Batxilergoa eta guraso-langile kolektiboa. Kategoria bakoitzean, baldintza guztiak betetzen zituzten lanen artean, euskal selekzioaren kamiseta zozketatu da, Gu ere bai! ekimenaren babesarekin. 

Zozketa eginda, hauek dira irabazleak

  • Haur Hezkuntza: Mayane Bonato.
  • Lehen Hezkuntza: Nora Iturriagagoitia eta Izaro Gabilondo.
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: Ainere Gallastegi.
  • Batxilergoa: Ane Alberdi.
  • Familiak-langileak: Mikel Aranzabal.

Zorionak irabazleei, eta eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi, egindako lanengatik eta erakutsitako konpromisoagatik.

Lehiaketaren nondik norakoak: sormena eta konpromisoa, eskutik

Ikastolako komunitatearekin gaia lantzeko asmoz, sorkuntza-lehiaketa jarri genuen martxan. Ikastolako komunitate osoari irekita egon da, eta parte-hartzaileek euskara, euskal kultura edota euskal selekzioekin lotutako sorkuntza-lan libreak aurkeztu dituzte: marrazkiak, poemak, bertsoak, abestiak, bideoak, dantzak eta bestelako adierazpideak.

Gu ere bai! mugimenduak babesten duenofizialtasuna aldarrikatzeko, euskal selekzioen aldeko aldarria Aranzadi Ikastolara ekarri nahi izan dugu, herrikideei gure koloreak babesteko grina transmititu nahi baitiegu. Bide horretan, garrantzitsua ikusten dugu haur eta nerabeekin gaia berariaz lantzea, euskal nortasuna jorratzeko modu gisa. Izan ere, Euskal Herriak kirola pasioz bizi du, gure kirolarien garaipen bakoitzarekin hunkitu egiten gara, eta gure kirolarien garaipen bakoitza aukera bat izan da, historikoki, herri hau batu eta harremanak sendotzeko. Gainera, kirolaren bitartez hainbat balore landu eta transmititzen dira, hala nola begirunea, parte hartzea, aniztasuna edo integrazioa. Hortaz, kirola talde-nortasuna sortzeko funtsezko tresna da.

Lanak abenduaren 19ra arte jaso ondoren, zozketa abenduaren 23an, urteko azken ikastola-egunean, egin da. Irabazleak poz-pozik agertu dira. Hona hemen argazkiak:

Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
DBH

El alumnado de 1º de ESO ha tenido la oportunidad de visitar el sur de Euskal Herria en la excursión de final de curso. Lejos de ser una simple salida, han conocido el proyecto Errigora, la Ikastola Argia de Tudela y las...

DBH

Las personas propietarias de los boletos deberán recoger el premio antes del 10 de julio llamando al teléfono 943 76 90 71. El primer premio será un bono de Bedelkar, y el segundo, una cesta compuesta por productos locales.

Orokorra

La fiesta Kilometroak celebrará este año su 50.ª edición en Lazkao, retomando el testigo de la primera fiesta de 1977. Nuestra ikastola ha organizado esta fiesta en tres ocasiones en Bergara, y el próximo año asumiremos de...

Orokorra

Las movilizaciones realizadas en los últimos meses a favor del derecho a hacer el Bachillerato en euskera han dado sus frutos. Según ha confirmado el Ministerio de Educación francés, a partir de 2028 el alumnado tendrá la...