Pasar al contenido principal

 

Pasa den urtarrilaren 21ean Haur Hezkuntzako guraso-eskolaren saio bat izan genuen 0-6 urte bitarteko haurren garapenaren eta heziketaren inguruan. Dinamikari jarraipena emanez, otsailaren 25ean bigarren pausoa emango dugu: foro parte-hartzaile bat sortuko dugu gurasoen bizipenak, interesak, kezkak eta egonezinak partekatzeko eta haurrek helduongandik behar dutenari begiratzeko. Harremanak taldeko kideek gidatua izango da, eta konfiantzazko giroa sortu nahi dugu sarritan norbere baitan ditugun gai horiek guztiak modu kolektiboan lantzeko

Ikusgai duzuen bideoan lehen saioan izandako guraso batzuen bizipenak jaso ditugu. Ikusi eta entzun itzazue, guraso-eskola ezagutzeko modu bat izan liteke-eta.

Argazkia2026_01_21GurasoEskola_HH
Argazkia2026_01_21GurasoEskola_HH_3
Argazkia2026_01_21GurasoEskola_HH
Irudia
Argazkia2026_01_21GurasoEskola_HH_11
Argazkia2026_01_21GurasoEskola_HH_4
Argazkia2026_01_21GurasoEskola_HH
Orokorra

Bidelagun egitasmoa su geldoan, konpromisoz eta zaintza-ikuspegitik egituratutako proiektua da. Parte hartzen duten familiek gorpuzten dute eta, lehen aldiz, topaketa baten bueltan elkartu dira hainbat.

DBH

Sukaldaritza-lehaiketak bigarren edizioa izan du aurtengoa. Ekimenak talde-lana, sormena eta sukaldaritzarekiko grina sustatzen ditu helburu, eta esperientzia ederra izan dela aitortu dute gaztetxoek.

DBH

Debagoienean hamaika aukera dugu bioaniztasunaz, geologiaz eta, oro har, naturaz gozatzeko. DBHko 1. mailako ikasleek horretarako aukera izan dute Arantzazura egindako irteeran.

Orokorra

Seaskako ikasleen erabakiaren eta Nafarroako ikastolen aurkako erasoaren aurrean, babesa eta atxikimendua adierazi nahi diegu euskararen alde eta euskarazko hezkuntzaren defentsan ari diren ikasle, familia eta hezkuntza...