Pasar al contenido principal

 

Irudia
Elay enpresara bisita 2025 DBH 3

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleak 3. mailan hasten dira etorkizunerako orientazioa jasotzen. Ikastolako orientazio-programaren baitan, beraien gustuak, trebetasunak eta espektatibak neurtu eta lantzeko dinamikak gauzatzen dituzte, etorkizunean zein bide hartu nahiko luketen argitzen joateko. 

Ikasleek Ikastolan egiten duten lanketa askotariko bisitekin aberasten dugu. Kasu honetan, Miguel Altunaren eskutik, Antzuolako Elay enpresaren lana bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dugu.

Elay enpresara bisita 2025 DBH 3
Orokorra

Lankidetzaren fruitu diren materialak jada eskuragarri daude Korrikaren webgunean, Euskal Herriaren luze-zabalean balia daitezen. Ikastola, eskola zein euskaltegietan erabiltzeko pentsatuta daude, euskararen erabilera...

Orokorra

Euskararen eta ikasleen eskubideen aldeko une erabakigarrian, “Baxoa Euskaraz” eskubidea bermatzeko mobilizazioa deitu dute Seaskak eta Ikastolek, atzerapauso larriak izan direla salatuz. Hala, urtarrilaren 24an Baionan...

Orokorra

Ikas-etapa guztietako profesionalez osatutako Hezkuntza Taldeak lideratuko du bidea, egun ditugun hutsuneak identifikatu eta horiei buelta emateko bide-orria diseinatuz.

HH

Gurasoek seme-alabak hezteko bidean dituzten interes eta zalantzak elkarbanatzea, familiaren eta Ikastolaren artean hezkuntza ulertzeko modua partekatzea eta familien foroa sortzea dira ekimenaren helburu nagusiak.