Pasar al contenido principal
Arberoa Ikastola elkartasuna

Arberoa ibarreko 60 haur jasotzen ditu Seaskako ikastola honek, hain zuzen ere, Donamartiri, Donoztiri, Izturitze eta Aiherrakoak. Baxe Nafarroako eskualde hori euskalduntzeko proiektu estrategikoa da, eta bertako guraso euskaltzaleek sekulako lana egiten dute proiektuak biziraun dezan. Gaur gaurkoz, zonaldean euskararen transmisioari eusteko ezinbesteko tresna da.

2024ko urriaren 28an Ikastolaren parte zen eraikin prefabrikatu bat erre zen sute baten ondorioz, hain zuzen ere, 3-6 urte bitarteko haurren ikasgelak eta irakasle-gela jasotzen zituen eraikina. Kalte materialak izugarriak izan ziren, eta egoerari buelta emateko kanpaina abiarazi dute bertako kideek.

Aranzadiko komunitateko kideok bat egin dugu dinamika horrekin, eta kamiseta eta jertse ugari eskatu dugu ikastolon mezua lau haizetara zabaltzeko: Bazinaki zoin polita den zu euskaraz entzutea.

Mila esker ekarpena egin duzuen kide guztioi! Gora Baxe Nafarroa euskalduna!

 

Orokorra

Euskal selekzioen ofizialtasunaren aldeko kanpaina abiarazi du Aranzadi Ikastolak, kirolean ere euskaldunon nortasunari eusteko.

HH

2024 eta 2025ean jaiotako haur eta familien arteko topaketa izan da, Ikastola bera gehiago ezagutu eta talde-giroa indartzeko hitzordua.

Orokorra

Euskal Herri osoko euskaltzaleen eskaerei esker, iaz baino 18.000 euro gehiago bideratuko da Nafarroako erdi eta hegoaldeko euskalgintza indartzera. Guztira 16.400 saski banatuko dira.

Orokorra

Langile guztien lan-baldintzen homologazioa eta soldaten parekatzea daude jokoan, eta ikasleen ongizatea lehen lerroan: ratioak txikitzea, baliabide gehigarriak...