Pasar al contenido principal

 

Odol-emaileen Elkarteari esker eta ekainaren 14an ospatu zen Odol-emaileen Nazioarteko Egunaren bueltan, Aranzadi Ikastolak hainbat sentsibilizazio ekintza antolatu ditu ikasleen artean odola ematearen garrantziaz jabetzeko.

Ekintza hauen helburu nagusia izan da odol-emaileen lana ikasleei ezagutaraztea eta odola emateak duen garrantziaz kontzientziatzea. Guztira 210 ikasle inguruk eta 14 irakaslek hartu dute parte antolatutako jardueretan. 

Antolatutako ekintzak

Ekimenaren baitan, DBH4ko ikasleei zuzendutako sentsibilizazio hitzaldi bat eskaini genuen lehenik, eta parte hartzera animatzeko gonbitea luzatu genien. Ondoren, biologia eta teknologia irakasleen laguntzaz, DBH4ko ikasleek odolaren zirkulazioa erakusten duten maketak sortu zituzten. DBH1eko ikasleek, berriz, sentsibilizazio hitzaldi bat jaso zuten eta, jarraian, DBH4ko ikasleek egindako maketak ikusi eta azalpenak entzun zituzten. Azkenik, LH5 eta LH6ko ikasleei zuzendutako jardunaldietan, hitzaldiaren ostean, 11 laguneko taldetan odol-emaileen lana antzeztu zuten, eta amaieran DBH4ko ikasleen maketak ezagutzeko aukera izan zuten. 

Kanpainaren helburuak 

  • Odol-emaileen elkartearekin harreman zuzena sortzea eta hezkuntza arloan egiten duten dibulgazio lanari laguntzea.
  • Ikasleak eta irakasleak gaiaz sentsibilizatzea eta informazioa zabaltzea.
  • Etorkizunean ere antzeko ekintzak antolatzen jarraitzea.

Odola ematea bizitza ematea dela gogoraraziz, Ikastolak konpromisoari eutsi eta lankidetza hau sendotzen jarraitzeko asmoa du. Mila esker parte hartu duzuen guztioi!

Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Orokorra

50 urteko ibilbidearen ostean, lekuko berria estreinatuko du Gipuzkoako Ikastolen jaiak: mugimendua, komunitatea eta etorkizunerako leihoa barnebiltzen ditu.

Orokorra

Tras la excelente acogida de la primera edición del año pasado, la Prueba de Orientación de Bergara está de vuelta. Organizada por Aranzadi Ikastola y Pol-Pol Mendi Elkartea, la segunda edición se celebrará el 24 de octubre...

Orokorra

A partir del curso 2026-2027, Aranzadi Ikastola utilizará la plataforma Inika para la comunicación con las familias y para las principales gestiones del día a día. Desde el 1 de septiembre, las comunicaciones y gestiones que...

Orokorra

Convocados por Aranzadi Ikastola, Euskal Herrian Euskaraz y Jardun Euskara Elkartea, numerosos bergararras nos hemos reunido para denunciar las actitudes y decisiones euskarófobas surgidas en las últimas semanas en torno a...