Pasar al contenido principal

 

Euskarak ez du errealitate bera bizi Bergaran eta Arabako Errioxan, baina hizkuntzarekiko konpromisoa bera da Euskal Herriko 115 ikastoletan. Ikasturtean zehar Euskal Herriaren inguruko lanketa egiten jardun dute DBHko 1. mailako ikasleek; lurraldeak, administrazio-mugak, euskarak dituen errealitateak eta jartzen zaizkion trabak... Gure identitatea eraikitzen jarraitzeko, ezinbestekoa izan da landu dutena.

Ikasturte amaieran egindakoa borobiltzeko aukera izan dute: gutun bidez harremanetan jarri dira Lapueblako Assa eta Bastida ikastolekin. Ezaugarri asko dituzte desberdin, baina beste asko pareko. Komunikazio horrek elkar ezagutzeko gogoa piztu du gazteengan, eta nahi hori errealitate bihurtzeko aukera izan dute!

Lapueblan pasa dituzte bi egun zoragarri, gutun bidez ezagututako kideak aurrez aurre ezagutzen. Esperientzia ederra izan dela diote!

 

Ikusi argazki-bilduma

 

Orokorra

Seaskako ordezkariek jakinarazi dute ostegun honetan bilduko direla Bordelen errektoretzako arduradunekin, azterketak euskaraz egiteko eskubidearen aldeko aldarria helarazteko.

DBH

DBHko 1. mailako ikasleok gure herriko eta inguruetako paisaiak ezagutzeko ibilaldia egin dugu. Eguraldia lagun, errepikatzeko moduko goiza pasa dugu.

Orokorra

Beste urte batez, Nafarroa hegoaldeko kalitatezko elikagaiak zuzenean ekoizleen eskutik eskuratzeko aukera zabaldu du Errigora egitasmoak. Eskaerak egiteko epea otsailaren 26tik martxoaren 18ra arte egongo da zabalik.

Orokorra

Esperientziak, kezkak, egiteko moduak eta beste partekatzeko foroa izango da, saio praktikoa eta gurasoen beharretatik abiatutakoa, haurren heziketari talde-begirada eta -babesa eskaintzeko asmoz.