Pasar al contenido principal
Argazkia2026_10_04KMKLazkao_LekukoaHartzea_3

Bihartik aurrera, Aranzadi Ikastolarena izango da Kilometroak auzolanean eraikitzeko ardura. Urriko lehenengo igandez Lazkaon ospatu den jaian jaso dugu erreleboa, eta badu berezitasunik. Izan ere, 1977. urtean, Kilometroen sorreran, Antton Mendizabal artistak egindako egurrezko oroigarriak amaitutzat eman du bere bidea, mende erdi pasa ostean, ziklo berri bati hasiera emateko. Hala, Bergarako Ikastola izango da Gotzon Huegun zurgilearen artelan berria lehen aldiz jasoko duen ikastola.

Kilometroen lekuko berriak hiru zutabe jasotzen ditu. Alde batetik, mugimendua, Ikastolen berezko ezaugarria: etengabe lanean, etengabe eraldatzen eta etengabe martxan. Bigarrenik, komunitatea: guraso, profesional eta ikasleen arteko elkarlana. Eta, azkenik, etorkizunerako leihoa, Ikastolen mugimenduak Euskal Herriari herri-proiektu bat eskaintzeko duen borondatea.

50. urteurrena, Bergaran

Ez da nolanahiko edizioa izango: 2027an beteko dira 50 urte lehen aldiz familia euskaltzale batzuek, frankismoaren garra bizirik zen garaietan, euskararen eta Ikastolen aldeko lehen Kilometroak jaia antolatu zutenetik. Hortaz, mende erdiko ibilbidea ospatuko dugu Bergaran 2027ko urriaren 3an. 50. urteurrena baina 51. edizioa izango da Bergarak jasoko duena. Eta badugu eskarmentua Kilometroak jaiaren antolaketan, laugarren aldiz egingo baitugu: 1991n (Titpi-tapa igo euskararen aldapa), 2007an (Argi daukagu) eta 2016an (Demasa) ospatu genuen Gipuzkoako ikastolen aldeko festa. Oraingo datak, ordea, baditu edizio berezia izateko elementuak.

Aurkezpen ekitaldia azaroaren 27an

Lekukoa jaso arren, azaroa bukaerara arte ez dugu ekimena aurkeztuko. Zehazki, azaroaren 27an, ostirala, jarri dugu hitzordua, Bergarako Udal pilotalekuan. Ekitaldi horretan aurkeztuko ditugu bai leloa, eta baita jaia errepresentatuko duen irudia ere. Horrez gain, herriari azalduko dizkiogu Kilometroen bueltako asmoak eta helburuak.

Auzolanerako deia

Gaurtik aurrera eta ikasturte oso batez, askotariko ekintzak antolatuko ditugu Bergaran. Urte osoko ekimena izango da, eta herriko eragile eta norbanakoekin elkarlanean jarduteko nahia eta asmoa dugu. Bide batez, Kilometroak jaia boluntario-lanaren bidez antolatzen dela azpimarratu nahi dugu: egunean bertan 1.000 boluntario inguruk jardungo dugu lanean, baina asko baloratu behar da ikasturte osoan zehar maiztasun estuarekin lanean arituko garen herrikideen borondatea eta grina.

Lana aurrera eramateko, hainbat batzorde osatuko ditugu (komunikazioa, ikuskizunak, muntaia, ekonomia, auzolana, gastronomia, jasangarritasuna, osasuna, zaintza…), eta batzorde bakoitzean parte hartzeko deia beharra dagoen momentuan egingo dugu. Hala, parte hartzera deitzen ditugu Ikastolari bultzada eman eta ekarpena egin nahi duten herritar guztiak.

Ikusi argazki-bilduma

Argazkia2026_10_04KMKLazkao_LekukoaHartzea_7
Argazkia2026_10_04KMKLazkao_LekukoaHartzea_8

 

Orokorra

Tras la excelente acogida de la primera edición del año pasado, la Prueba de Orientación de Bergara está de vuelta. Organizada por Aranzadi Ikastola y Pol-Pol Mendi Elkartea, la segunda edición se celebrará el 24 de octubre...

Orokorra

A partir del curso 2026-2027, Aranzadi Ikastola utilizará la plataforma Inika para la comunicación con las familias y para las principales gestiones del día a día. Desde el 1 de septiembre, las comunicaciones y gestiones que...

Orokorra

Convocados por Aranzadi Ikastola, Euskal Herrian Euskaraz y Jardun Euskara Elkartea, numerosos bergararras nos hemos reunido para denunciar las actitudes y decisiones euskarófobas surgidas en las últimas semanas en torno a...

DBH

El alumnado de 1º de ESO ha tenido la oportunidad de visitar el sur de Euskal Herria en la excursión de final de curso. Lejos de ser una simple salida, han conocido el proyecto Errigora, la Ikastola Argia de Tudela y las...