2024ko urrian Donamartiriko Ikastola erre egin zen sute baten ondorioz. Eraikin berria egin ahal izateko, bertako gurasoek elkartasun-kanpaina abiatu dute, eta Aranzadiko kideok bat egin dugu Baxe Nafarroko euskaltzaleekin.
Miguel Altuna Lanbide Heziketako zentruaren eskutik, inguruko enpresen lana bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute. Orientazio-programaren baitako ekintza izan da, oso baliagarria etorkizuneko lanbideak irudikatzeko.
Maiatzaren 15etik 25era egingo da aurten Euskaraldia, eta sustatzaileek nahi dute haurrak eta nerabeak "xaxatzaile" izatea. Euskaraldiko lan-taldeak eta Ikastolen Elkarteak proposamen didaktikoak prestatu dituzte elkarlanean, ikastetxe guztiei eskaintzeko.
Euskal Herriko hainbat txokotan egin dugu protesta Hezkuntza Sailaren portaera salatu, ikastetxe guztiontzako joko-arau berberak exijitu eta zarauztarrei babesa helarazteko.
Neguko solstizioa ospatzeko, Josu Bergara musikariaren kantua bertsionatu dugu, Eguberrien bueltan senide, herritar eta lagunei besoak zabaltzeko asmoz. Musika, euskara eta komunitatea batzeko ekimena izan da.
Pagination
- First page
- Previous page
- 1
- 2
- 3
- 4
- 5