Komunitatea
LH 2. mailako ikasleek Makusik antolatutako Eskola Erronka ekimenean parte hartu dute. Sormena, lana eta ilusioa uztartu dituzte eta, taldeka, elkarlana eta irudimena erabiliz, bideo original eta dibertigarria sortu dute.
Ate-joka dugu Euskaraldia, eta Ikastolako kideok motorrak berotzen hasiak gara. Bai Ikastolan eta baita kalean ere, bergararrak euskaraz aritzeko xaxatze-lana egiten dihardugu.
Herriko hainbat eragilerekin batera, belaunaldien arteko eguna ospatu dugu LH 5-6 eta DBH 1 eta 2. mailako ikasleekin. Hartu-eman ederra sortu dugu, eta baita gaur egun galtzear dauden hainbat joko ikasi ere.
Ikastolako ikasleek protagonismo handia izan dute Bergarako Gaztetxef sukaldaritza-lehiaketan. Esperientzia ederra izan da, eta sariak etxera ekartzea ere lortu dute. Ekimenak talde-lana, sormena eta sukaldaritzarekiko grina sustatzen ditu helburu.
Orain arte Ikastolak seme-alabak Aranzadin matrikulatzeko aukera eman dio herriko familia orori, ekonomia-ekarpena ez da traba izan. Halere, hurrengo ikasturtetik aurrera modu antolatuan egingo du, ekonomia-autokudeaketan oinarrituta.
Neguko solstizioa ospatzeko, Josu Bergara musikariaren kantua bertsionatu dugu, Eguberrien bueltan senide, herritar eta lagunei besoak zabaltzeko asmoz. Musika, euskara eta komunitatea batzeko ekimena izan da.
Paginación
- Página anterior
- Página 2